BASQUE CULINARY CENTERREN
Basque Culinary Center ekosistema berezi bat da, non prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza uztartzen baitira, gastronomia garatu eta sustatzeko asmoarekin, jaten dugunaren eta hori jateko moduaren inguruko ezagutza arrazoitu gisa ulertuz gastronomia. 2011n eratu zen, eta erakunde aitzindari bat da. Gastronomia Zientzien Fakultateak eta BBC Innovationek (Gastronomiako Teknologia Zentroa) osatzen dute.
Donostia eta gastronomia, eskutik
Basque Culinary Center Donostian dago, oporraldi gastronomiko bat egiteko hiri kutunetako batean. Produktuen kalitateari eta eskaintza gastronomiko askotarikoari esker, munduko helmuga gastronomiko onenetako bat da. Dela Alde Zaharrean pintxo batzuk jatea, dela hiriko Michelin izardun jatetxeetako batean jatea.
Eskaintza gastronomikoaz gain, hiriak gune erakargarri asko ditu gazteentzat: hondartza zoragarriak, Igeldo mendiko atrakzio-parkea eta Aquarium ospetsua, besteak beste.
¿Nola heldu?
Topalekua:
Egunero 10:30etan egingo dizuegu harrera Basque Culinary Centerren harreran, eraikinaren 4. solairuan. Bertara ere, egunero, 14:00etan, gazte bakoitzaren arduradunak joan beharko dira haien bila.
Salbuespenezko egoera horretan, garrantzitsua izango da erakundeak ezarritako segurtasun-neurriak errespetatzea eta gazte bakoitza egunero lagunduta etortzea.
Udalekuen hornitzaile ofiziala: